Centro escolar-Aula
Territorio: Centro escolar-Aula:  
Municipio:

Nola izan ikasgela segurua?

Ikasgela bakoitzari mugikortasun seguruarekin zerikusia duen proiektu bat edo batzuk garatzea proposatzen diogu. Zuen irakaslearekin lankidetzan, zuen joan-etorrietan segurtasuna sustatzeko hausnarketa egin, informazioa bildu eta proposamenak edo hautabideak eskaini beharko dituzue.

Zer gai lan ditzakezue proiektuetan?

Proiektu bakoitzak honako gai bat landuko du:

- Bizikleta

- Oinezkoak

- Joan-etorriak taldean

Ikasgelan gai bat, bi edo hirurak lan ditzakezue.

Zer izan behar du proiektu bakoitzak?

Gaia hautatu ondoren, lan bat egingo duzue eta, behintzat, honako atalak izango ditu:

- Gure ingurunean egoeraren diagnostikoa

- Planteatzen ohi diren arazoen zerrenda

- Arazoa ebaztera bideratutako hautabideak edo proposamenak

Hori guztia, argazkiz hornituta, word formatuan idatzitako dokumentuan edo powerpoint aurkezpenean egin dezakezue, baita bideo eta audio formatuan ere.

Nolanahi ere, zuen lana zaintzea garrantzitsua da: aurkezpen ordenatua, espazioen banaketa, zuzenketa ortografikoa…

Zer egingo dugu proiektuarekin?

Proiektua seguruibili.com helbidean argitara dezakezue. Horretarako, zuen ikasgelak sarrera-gakoa izango du; gakoa identifikatzeko erabiliko da eta zerbait berria edo iruzkin interesgarriren bat erantsi nahi duzuenean bakarrik zuek sartzeko aukera izango duzue. Behin lanak publikatzen direnean aldatu daitezke, horretarako lantaldearekin harremanetan jarri behar da.

Gainera, seguruibili.com helbidean argitaratzen duzuena beste pertsonek, beste ikasgelek, zuen familiek… ikus dezakete.

Eta proiektua argitaratu ostean, zer?

Zuen proiektua seguruibili.com helbidera sartzen den edozein pertsonak komentatu ahal izango du. Halaber, beste ikasgelek argitaratutako proiektuetan sartu eta horiek komentatzeko aukera izango duzue.

Gainera, zuen partaidetzak ordaina izan dezake. Nola?

Noiz arte argitara ditzakegu gure proiektuak seguruibili.com helbidean?

Zuen lanak argitaratzeko epemuga 2012ko otsailaren 29a izango da.

Anima zaitezte eta parte har ezazue!


Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak sustatutako proiektua