Centro escolar-Aula
Territorio: Centro escolar-Aula:  
Municipio:

Zer da SEGURUIBILI?

Zer iritzi duzue zuen hiriari buruz? Zer iruditzen zaizue zuen herria? Eta zuen auzoa?

SEGURU IBILIn zuen iritzia ezagutu nahi dugu.

Espaloitik zoaztenean, modu eroso eta seguruan egin al dezakezue? Zure iritziz toki seguruak al daude bizikletaz edo patinetez ibiltzeko? Nola joaten zarete ikastetxera? Oinez zoaztenean, erraza al da zuen ikastetxera iristea?

Gure hiriak, herriak, kaleak aldatzen ari dira. Oinezkoentzat geroz eta gune gehiago ditugu. Gauza bera gertatzen da bizikletentzako erreiekin, zebra-pasaguneekin, errepideekin… Eta toki horietan guztietan modu desberdinean mugitzen gara: oinez, bizikletaz, autoz, autobusez, tranbiaz…

Kalera irteten garenean, funtsezkoa da gure belarriak eta begiak zabalik eta adi izatea. Zuen joan-etorriak seguruak izatea nahi dugu.

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak sustatutako proiektua